MUSIKA

Benantxio Otaegi apaiza. Bere 80 urte betetze egunean (4.4.23)
(Xalbadorren heriotzaren doinuarekin)
Adiskide bat bazen
orotan bihotz bera
bizitzako ilunpetan
gure neke-ezinetan
gurekin datorrena.
Non hago? Zein landetan?
Nazaretheko Artzaina
Hiretzat gure kanta
kantarik ederrena,
ozenduz gure ahotsa
gora jasota bihotza
goratu Hire Izena
Hire artalde gaituk
Hi, Jesus, Artzain ona
bizitzako ilunpetan
gure neke ezinetan
gurekin datorrena,
Non hago, zein landetan
Nazaretheko Artzaina
bizitzako ilunpetan
gure neke-ezinetan
gurekin datorrena,